Baztan-Bidasoko artisauen azoka larunbatean Bertizen

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 22a, 20:00

Baztan-Bidasoko ekoizleak Bertizen bilduko dira heldu den larunbatean, uztailaren 25ean. Goizez, 10:00etatik 14:00etara, euren lanak ikusgai paratuko dituzte eta nahi bertaratzen direnek horiek erosteko aukera izanen dute.

Aitzineko asteburuan Erratzun izan ziren, eta izandako erantzunarekin «kontent» daude: «guztiz arrakastatsua izan da!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun