ExpoPiribus erakusketa Bertizen egonen da uztailaren 21etik abuztuaren 2ra

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 20a, 19:00
Piribus erakusketa ibiltariaren aitzinean iaz, Lekarozko kanpusean.

Asteazkenean 13:00etan zabalduko dute erakusketa. Piribusetik haratago gauzatuko diren hainbat jardueretan parte-hartzeko (Bertizko Oihaneko eta Belateko zohikaztegiko ibilaldiak, izarren behaketa eta abar) lehendik izena eman beharko da, horietan gehieneko edukiera 15 pertsonakoa delako.

‘Pirinioetako bihotzera bidaia’ goiburupean ExpoPiribus jarduerak eginen dituzte Bertizen uztailaren 21etik abuztuaren 2ra. Egun horietan, Juan Carlos Pikabearen ‘Mendiko ohiturak’ erakusketa zabalduko Bertizko jauregiaren erakusketa-aretoan, baina bertze zenbait jarduera ere izanen dituzte Natur Parkearen aparkalekuan.

Piribuseko jarduerak

Uztailak 22, asteazkena

  • 13:00etan erakusketaren inaugurazioa eta bisita
  • 13:30ean luntxa.

Uztailak 24, ortziralea

  • 19:30ean ‘Neskatoak’, Jon Abrilen dokumentalaren proiekzioa. Ipar Euskal Herrira, franquismo garaian, neskato-lanean aritzera joan ziren emakumeen historia. Dokumentalean, bizimodua aurrera ateratzeko borrokatu ziren emakume langileen historia kontatzen du.

Uztailak 25, larunbata

  • 10:00etatik 13:00etara zonaldeko produktuen azoka.
  • 10:30ean, ‘Eki.librio’ dokumentalaren proiekzioa. Pirinioetako despopulatzerarekin dagoen arazoa aztertzen du. Pirinioetan bizi, lan eta Pirinioak osatzen duten emakumeen begiradak ezagutzeko.

Uztailak 28, asteartea

  • 18:00etan Larraintzarko eskolako guraso, iraskasle eta ikasleek egindako ‘Sustraiak’ proiektuaren aurkezpena.

Uztailak 30, ortzeguna

  • 10:30ean Bertizko oihanaren sekretuak ezagutzen. Ibilbide gidatua. Gehieneko kopurua 15 lagunekoa izanen da. Izena eman behar da 619 40 48 94 telefonoan edo piribusnavarra@gmail.com e-Postan uztailaren 29ko 18:00ak baino lehen.

Uztailak 31, ortziralea

  • 20:30ean ‘Argiak gauean, Pirinioa izarren azpian’ planetario astronomikoan jarduera, ‘Soy planetario’ elkarteak emana. www.soyplanetario.com. Gehieneko kopurua: 15 lagun. Izena eman behar da 619 40 48 94 telefonoan edo piribusnavarra@gmail.com e-Postan uztailaren 30eko 18:00ak baino lehen.

Abuztuak 1, larunbata

  • 10:00etatik 13:00etara Belateko zohikaztegian barrena ibilbide gidatua. Gehieneko kopurua 15 lagun. Izena eman behar da 619 40 48 94 telefonoan edo piribusnavarra@gmail.com e-Postan uztailaren 31ko 18:00ak baino lehen.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun