Narbarteko kontzejuko kudeaketa-batzordea izendatu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2020ko uztailaren 1a

Narbarteko kontzejua kudeatuko duen batzordea izendatu du gaur Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako bertze bederatzi kontzejutan bezala, azken hauteskundeetan ez zen hautagaitzarik aurkeztu Narbarte

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Arraitz-Orkin, Azkarate, Burutain, Eltso, Erro, Galdeano, Mendaza, Narbarte eta Zubiriko kontzejuetako kudeaketa-batzordeak izendatzeko hamar akordioak onetsi ditu. Herri horietan ez zen hautagaitzarik aurkeztu iazko hauteskundeetan, ez deialdi orokorrean, ez eta ondorengoetan ere.

Narbarteko kudeaketa-batzordea, zeinak lehendakaria kideen artean hautatuko duten, honakoak dira: José Manuel Juanotena Aranbillet, María Rosario Juanotena Aranbillet, Jon Jaukikoa Orbaiz, Julen Iriarte Irazoki eta Egoitz Gamio Mitxelena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun