Nafarroako Gurutze Gorriko kideek erreskate simulakroak egin dituzte Narbarten

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 3a, 18:00

Teoriatik praktikara jo eta, igandean, erreskate simulakroak egin zituzten Nafarroako Gurutze Gorriko kideek. Narbarteko plazan, errekan eta BKZko Tellerian egin zituzten probak. Kanpainako ospitalea paratu zuten eta pertsona batek errekan itotzen ari zenaren planta egin ondotik, larrialdi egoera horretan nola jokatu behar duten ikasteko aukera izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun