Otsailaren 28an eta 29an ospatuko dituzte inauteriak Legasan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 27a, 07:30
Aurten ere giro ederra izanen dute Legasako inauterietan.

Ortzirale arratsaldean eskolako haurrek kalejira eginen dute eta larunbat eguerdian mozorroen kalejira

Gainerako herrietako inauterietan gozatu ondotik, orain etxean izanen dute horretarako aukera legasarrek, hilabeteko hondarreko bi egunetan mozorro bestan murgilduak ibiliko baitira.

Otsailak 28, ortziralea

Neska-mutikoak izanen dira inauteriei hasiera emanen dietenak. 15:00etan eskolako haurrek kalejira eginen dute herrian barna eta ondotik, indarrak hartzeko, txokolate beroa hartzeko aukera izanen dute. 17:00etan etxez etxe puska biltzen ibiliko dira eta gauean, herritarrak mahaiaren bueltan bilduko dira afaltzeko. Herriko elkartean eginen dute afaria.

Otsailak 28, larunbata

Mozorroak 12:00etan elkartuko dira eta herrian barna kalejira eginen dute. 14:00etan, frontoian bazkaltzeko elkartuko dira eta ondotik musika izanen da. Inauteriak borobiltzeko gauez afaria eta mozorro dantza eginen dute gorputzak aguantatzen duen arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun