Arkupeak elkarteko mendizaleak Oteixonera igo dira gaur

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 18a, 13:30
Arkupeak elkarteko mendizaleak Oteixoneko kaxkoan.

Arkupeak elkarteko mendizaleek hilabeteroko erronkari heldu diote gaur. Eguraldi polita izan dute lagun eta Legasan hitzordua egin ondotik, Narbarten barrena, 685 metroko altuera duen Oteixon mendira igo dira. Ondotik, nola ez, mahaiaren bueltan bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun