Bertizko Natura-Parkeko dermioetan pagoak mozten harrapatu dute pertsona bat

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 24a, 12:46
Bertizko Parke Naturalean galerazia dago arbolak moztea, baimenik izan ezean.

Foruzaingoko agenteek, Ingurumena Babesteko Brigadako kideek, Sunbillako bizilagun bat salatu dute, Bertiz Parke Naturalean (Oieregi-Bertizarana) pagoak mozten harrapatu dutelako. Mendi Legearen kontrako arau-haustea da, eta, gainera, Parkearen kudeaketa planean eragin zuzena du. Foruzainen isilpeko prebentzio zerbitzu batean harrapatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun