Eguberriak 2019

Mari Domingiren bisitaren ondotik, Olentzerorena hartuko dute asteartean Narbarten

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 20a, 13:00

Joan den larunbat arratsaldean, Mari Domingi Narbarten izan zuten bisitan. Herriko haurrak kisulabean elkartu ziren eguneko protagonistarekin eta berekin solas egin eta eskutitzak emateko aukera izan zuten. Plazara bueltan, dantzan aritu ziren, eta ondotik, taloak izan zituzten meriendatzeko. Heldu den asteartean, abenduak 24, Olentzeroren bisita jasoko dute Narbarteko haurrek eta biharamunean, berriz, jaiotza biziduna eginen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun