Hiru lagun zihoazten autoan, oiztarrak, ama eta haren adin txikiko seme-alabak. Zauririk larrienak gidari zihoan amak eta haren gibelean zihoan 10 urteko alabak izan dituzte, eta atzean ere baina eskuin aldean zihoan 8 urteko semeak zauri arinak izan ditu. Hiruak Iruñerriko bi ospitaletara eraman zituzten; ama Nafarroako Ospitalgunera eta seme-alabak Bideko Ama Birjina Ospitalera.
Istripua gertatu zen tokira Oronozko suhiltzaileak eta foruzainak bertaratu ziren eta errepidea moztu behar izan zuten denbora batez.