Kamioi-gidari bat atxilotu dute Legasan bertze gidari bat aulki batez erasotzeagatik

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 11a, 16:41
Zauritutako gidariari ere lesioak eta lokalean egindako kalteak egotzi dizkiote.

Zauritutako gidariari ere lesioak eta lokalean egindako kalteak egotzi dizkiote

Elizondoko komisariako foruzainek, Zaragozako 53 urteko gizonezko bat atxilotu dute Legasako gasolindegian, bertze gidari batekin izaten ari zen liskarrarengatik. Izan ere, lekukoak adierazi duenez, liskarrak eraginda, borrokan hasiak ziren eta horren ondorioz, elkar zauritzeaz gain, gasolindegian ere kalteak eginak zituzten.

Antza denez, atxilotuak aulki batez jo du 49 urteko gidari madrildarra eta zaurien ondorioz, azken hau Nafarroako Ospitalera eraman dute, aurpegi-masailetako ebakuntza egiteko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun