Euskararen Eguneko ospakizuna larunbatean eginen dute Legasan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 4a, 13:00
Eguraldiak laguntzen badie, herrian barna euskal kantak kantatuz eta dantzatuz ibiliko dira.

Abenduaren 3ko ospakizunak larunbatera, hilaren 7ra, gibeleratu dituzte Legasan. Eguraldiaren arabera egitarau bat edo bertze izanen dute. Lagun badute, frontoitik 16:00etan euskal kantak eta dantzak kantatuz herrian barna ibiliko dira eta ondotik, kontu kontari aritu eta txokolate beroa dastatuko dute.

Eguna euritsua bada, frontoian pasako dute arratsaldea. 16:00etan kontu kontari aritzeko tartea izanen dute, ondotik, euskal dantzak dantzatu eta euskal kantak kantatuko dituzte; eta azkenik, txokolate beroa hartuko dute.

Lerro hauen bidez, «dantzari, kantari, euskaltzale eta legasar guztiei» plazara ateratzeko gonbidapena egin diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun