Giro ederrean ospatu dituzte Narbarten sanandresak

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 3a, 11:11

Azaroko hilabetea borobiltzeko, San Andres Eguna ospatu zuten joan den larunbatean Narbarten. Hasiera batean, trinketean bazkaltzekoa bazuten ere, hondarrean ostatuan bildu ziren eta arratsaldean ere ez zuten aspertzeko tarterik izan. Haurrek ipuin-kontalaria eta meriendatzeko txokolatea izan zituzten eta dantzan ari nahi izan zuenak horretarako aukera izan zuen Agerralderekin. Argazkiak: Olatz Mutuberria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun