Baztan-Bidasoko gazte bat salatu dute Bertiz Natur Parkean ehizan ibiltzeagatik

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 29a, 07:31
Eskopeta bortz bala-kartutxoz kargatuta zeraman, kartutxo-mugagailua erabili gabe.

Baztan-Bidasoko 31 urteko herritar bati isuna paratu diote Bertiz Natur Parkean ehizan ibiltzeagatik eremu horretan ehizan ibiltzea galerazita dagoenean. Foruzaingoak jakitera eman duenez, ehiztariak ez zuen ehiza baimenik. Foru Poliziaren Ingurumenaren Babeserako Brigadak gaztea, bakarrik, Natur Parkean ehizan atzeman zuen ehiza larrirako (basurdeak, orkatzak, oreinak…) baimendua ez dagoen egun batean. Diario de Noticiasek adierazi duenez, eskopeta bortz bala-kartutxoz kargatuta zeraman, kartutxo-mugagailua erabili gabe. Horiek denak 17/2005 abenduaren 22ko Foru Legearen arabera arau-hauste larriak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun