Narbarten Sanandresetako bazkaria trinketean eginen dute larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 27a, 12:00
Mahaiaren bueltan eginen dute San Andres eguneko ospakizuna Narbarten.

Eguerdian bazkaltzeko bilduko dira eta arratsaldean Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen dute

Urteroko hitzorduarekin segituz, aurten ere San Andres Egunaren harira, bazkaria antolatu dute Narbarten. Larunbat honetan, azaroak 30, egin dute hitzordua. Ostatua itxia dagoenez, aldi honetan trinketean bilduko dira mahaiaren bueltan, 14:00etan, eta haurrendako eta helduendako menua eskainiko dute. Arratsaldean, berriz, Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun