Zubillaga catering-ak eskainiko duen helduen menua 33 eurotan izanen da eta entsalada mistoa, patea ogi-xigorrarekin, otarrainxka egosiak, txorizoa sagardoan egosia, txuleta eta ostopil-tarta izanen dute, baita likore-kopa bat ere. 15 urte bitarteko haurrentzako 12 euroko menuan, berriz, spaghettiak tomatearekin, oilasko bularkia patatekin eta postrerako izozkia izanen dute.
Arratsaldez dantzaldia izanen dute Agerralderekin.