Cesar Perez Martin, Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak egindako ongietorriaren ondotik, Bidasoaren Arroko Ibai-Landaredia liburua aurkeztu zuten Juan Carlos Báscones Carretero eta Esperanza Ursúa Sesma botanikoek. Biek esperientzia dute ekologia eta paisaia azterlanetan. Eva Zaragueta, Life Irekibai proiektuaren koordinatzailea ere aurkezpenean izan zen.
Aurkezpenaren ondotik egin zuten Life Irekibai proiektuaren barneko lanen jarraipena. Honela, presak ezabatzeki lanak eta Bidasoaren Arroko leheneratze ekologikoak aritu zen Nekane Vizcay, Nafarroako Gobernuko Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Ataleko arduradunak. Arrain espezien jarraipenaz aritu zen Arrantza Kudeatzeko Bulegoko Jose Ardaiz Ganuza, eta desman piriniotarraren populazioen eta habitataren jarraipenaz eta bisoi amerikarraren kontrolaz Migel Mari Elosegi Irurtia, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Ataleko arduraduna. Azkenik, Nafarroako Ingurumen Kudeaketako (NIK) Ana Varela Alvarez, informazio eta sentsibilizazio ekintzak eta partaidetza prozesua azaldu zituen.
Ondotik, ibilbide botanikoa egin zuten Bertizko Jaurerria Parke Naturalaren barna, Erreparatzearaino.