Urrian 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era irekiko dute erakusketa eta azaroan 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara.
Klima aldaketa da, seguruenik, gizarteak eta ingurumenak XXI. mendean daukaten erronkarik handiena.
Zientzia-elkarteak, gazteek, gizataldeek eta baita erakunde publiko askok ere “larrialdi klimatikoa” deklaratu dute. Helburu nagusiena berotze globala geldieraztea bada ere, agerikoa den klima epel, muturreko eta ezezagunen aurreko giza-erantzuna nahitaezkoa da.