Ate Irekien Eguna ospatu zuten irailaren 14an Bertizko Natur Parkean. Jende andana ibili zen, eguraldi bikaina aprobetxatuz eta hainbat ekitalditan (solasaldiak, tailerrak, bisita gidatuak…) parte hartu zuten. Argazki lehiaketara aurkeztutako 103 lanak ikusteko aukera ere izan zuten erakusketan. Sari banaketa ere egin zuten. Epaimahaiaren saria Oronozko Josu Inziartek irabazi zuen, Euri tantak argazkiarekin eta bisitarien saria Paternaingo Daniel Andionek, Bertiz 2.0 argazkiarekin.