Santa Leokadia bestak izanen dituzte asteburuan Legasan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 4a, 12:30
Ermitan bilduko dira Santa Leokadia Egunean.

San Agustin bestek utzitako ondorioa pasatzeko asti handirik izan gabe, besta giroan sartuko dira asteburuan legasarrak. Larunbatean, hilak 7, 20:00etan botako duten txupinazoarekin hasiko dira bestak. Ondotik ezkilak joko dituzte eta 21:00etan zopak eskainiko dituzte. Igandean, Santa Leokadia Egunean, 11:00etan meza izanen dute ermitan eta 13:00etan mahaiaren bueltan bilduko dira. Asteburua borobiltzeko, arratsaldean dantzaldia izanen dute Hauspolariek taldearen eskutik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun