Musika eta dantza artean akitu dituzte Legasako bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 2a, 07:31

Asteburuan hamaika ekitaldi izan zituzten aukeran. Erraldoien gerizpean ibili ziren herritarrak. Trikitixa eta panderetak ez zuten hutsik egin eta musika eta dantzarako aukerarik ez zuten falta izan. Larunbatean zikiro jatean bildu ziren.

Irailaren 1ean, igandean, pilota partidak jokatu zituzten; eta arratsaldean herri-kirolak izan ziren ikusgai. Taloak janez eta mariatxiak adituz batzuk, eta zezenzuskoaren aitzinean lasterka akitu zituzten bestak atzo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun