Narbarteko bestak, asteburuko irudiak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 26a, 08:15

Ortzirale arratsaldean, herriko ttikiak Gorriti eta bere animalien erakusketaren bueltan bildu ziren. 20:30ean tortilla txapelketa egin zuten eta segidan herri-afarian bildu ziren. Oharkaberen musika lagun, akitu zuten besta. Lo egiteko tarte gutti izan zuten zenbait gaztek. Izan ere, biharamunean II. Enduro Indoor erakusketan bildu ziren.

Larunbatean zikiro jatea izan zuten eta Bittor Elizagoienek eta Manolo Arozenak alaitu zuten mahai-ingurua. Dantzaldia, kontzertuak eta DJa, musikarik ez zuten falta izan.

Igandea izan zuten hondarreko eguna eta buruhandi eta erraldoien bueltak eta gaiteroen musika-erritmoak esnarazi zituen herritarrak. Arratsaldean herri-kirolak eta mariatxiak izan zituzten. Kantu zaharren giropean afalduz akitu zituzten aurtengoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun