Narbarteko dantzariek emanaldia eskaini dute herriko bestetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 23a, 17:00

Narbarteko gazteek emanaldi ederra eskaini dute gaur eduerdian. Dantza saioaren ondotik, mokadutxoak dastatzeko aukera izan dute. 15:00etan, berriz, herri-bazkarian bildu dira. Arratsaldean, Gorriti eta bere animaliak ikusteko aukera izanen dute eta, segidan, tortilla txapelketa eginen dute. Arratsaldez eta gauez Oharkabe taldeak girotuko du herria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun