Helduak musean eta haurrak jolasean, giro ederra izan dute Narbarten bigarren egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 23a, 07:45

Haurren eguna izan zuten atzo Narbarten. Eguerdian guraso eta haurren bazkaria egin zuten. Egun osoan, gaztetxoak puzgarrietan ibili ziren. Arratsaldean partxis txapelketa jokatu zuten; bien bitartean, helduek mus txapelketa jokatu zuten. Partxisean Mari Paz Irungarai izan zen irabazle, Oskia Mayora bigarren eta Haizea Agirre hirugarren. Musean, berriz, Agustin Bidegain eta bere emaztea Milagros Indart izan ziren txapeldun. Eguna bukatzeko Salaberriren erritmora dantzan ibili ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun