Narbarteko San Felipe bestak abuztuaren 21etik 25era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 19a, 08:00

Igandean, hondar egunean, herri-kirolak izanen dituzte aurten ere Narbarteko bestetan.

Asteazken eguerdiko txupinazoa baino lehen haurrentzako jokoak eta gosaria izanen dituzte 

Narbarteko San Felipe bestak abuztuaren 21etik 25era ospatuko dituzte. Asteazken eguerdian botako den txupinazoaren aitzinetik haurrentzako jokoak eta gosaria izanen dute, bortz eguneko ospakizunei hasmenta emanez.

Abuztuak 21, asteazkena

10:00etan haurrentzako jokoak. 11:30ean gosaria Herriko Ostatuan. 12:00etan txupinazoa. 12:30ean etxez etxe Itxaso eta Irune trikitilariekin. 15:00etan Bertiz Abentura Park. 18:00etan txokolate beroa plazan. 21:00etan zopak Herriko Ostatuan. 00:00etatik 04:30era Aimar DJa.

 

Abuztuak 22, ortzeguna 

09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara haurrentzako puzgarriak eta jokoak. 13:00etan guraso eta haurren bazkaria herriko plazan. 16:00etan mus eta partxis txapelketa. 18:00etatik 21:00etara Salaberri akordeoilaria.

 

Abuztuak 23, ortziralea

08:00etan aurorak. 09:00etan plater-tiroketa. 11:00etan meza. 12:00etan herriko dantzarien saioa plazan. Ondoren  luntxa. 15:00etan herri-bazkaria Herriko Ostatuan. 17:00etan Gorriti eta bere animalien erakusketa. 20:30ean tortilla txapelketa eta herri-afaria. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Oharkabe taldearekin.

 

Abuztuak 24, larunbata

09:00etan II. Enduro Indoor. 14:30ean zikiro jatea Bittor Elizagoien eta Manolo Arozenak alaiturik. 17:00etatik 21:00etara dantzaldia Hauspolariek taldearekin. 23:00etan kontzertua Akerbeltz taldearekin. Ondoren  Aimar DJa.

 

Abuztuak 25, igandea

11:00etan buruhaundiak eta erraldoiak herrian barna, gaiteroek alaiturik. 17:00etan herri-kirolak herriko plazan. 19:00etan Los Tenampas mariatxiak. 21:00etan kantu zaharren afaria Salaberri akordeoilariaren eskutik. 03:00etan herrian barna Gaixoa ni bestei bukaera emateko.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun