Ingurumenaren Mundu Eguna eginen dute ekainaren 8an Bertizko Natur Parkean

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 5a, 07:27
Jesus Miguel Santamaria Ulecia, Nafarroako Unibertsitatean Biologian eta Ingurumenean Doktorea eta Kimika Analitikoan Katedraduna izanen da hizlari.

Planeta batengatik elkartuta  #AirearenKutsadurarikGabe goiburupean, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko dute ekainaren 8an Bertizko Jaurerriko Natur Parkean.

Egitarauari dagokionez, larunbatean 11:30ean airearen eta uraren kalitatea ebaluatzeko esperimentuak eginen dituzte, 6 urte baino gehiago duten haurrentzako. Gehienezko kopurua 30 pertsonakoa da eta doakoa izanen da.

Ordu berean, Kutsadura atmosferikoaren ondorioak ekosistema eta bioaniztasunean hitzaldia eskainiko dute Bertizko Jauregian. Bertizko Natur Parkeko kontserbazioko datu batzuk Jesús María Santamaría Ulecia-ren eskutik. Nafarroako Unibertsotatean Biologian eta Ingurumenean Doktorea eta Kimika Analitikoan Katedraduna da Uleci. 

12:30ean. Lorategi Historiko - Artistikoan bisita antzeztua eskainiko dute, Emaitza antzerki taldearen eskutik. Gehienezko kopurua 25 pertsona da. Helduek 7 euro ordaindu beharko dute eta 18 urtez beheitikoek 3 euro.

17:30ean, berriz ere aire eta uraren kalitatea ebaluatzeko esperimentuak eginen dituzte. 6 urte baino gehiago duten haurrentzako.

Ordu berean, Lorategi Historiko - Artistikoan bisita antzeztua, Emaitza antzerki taldearen eskutik. Gehienezko kopurua: 25 pertsona. Salneurria: 7 € pertsona helduak, 3 € 18 urte baino gutxiago dutenak.

Esperimentuetan eta antzeztutako bisitetan aurretik izen-emateko aukera dago, 948592421 telefonoan edo cinberti@cfnavarra.es helbide elektronikoan (maiatzaren 27tik aitzinera).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun