Narbarteko eguna izanen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 29a, 18:00
Joan den urtean lagun-talde ederra bildu zen.

Heldu den larunbatean, ekainaren 1ean, Narbarteko eguna izanen dute. Sagardotegi-menua dastatzeko, 14:00etan bilduko dira herritarrak parkeko aterpean. Momentuz 56 lagunek eman dute izena Herriko Ostatuan eta dendan utziak zituzten zerrendetan. Baina bertaratu nahi duenak oraindik badu bazkari-txartela eskuratzeko aukera, herriko gazteren bati jakinaraziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun