Aste Santu ondoko astean haurrendako tailerrak eskainiko dira Bertiz Natur Parkean

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 18a, 12:00
Berriki lorategiko beiratea jarri dute Bertizen. Hortaz, haurrendako tailerretan beirateak egitea aurreikusi dute.

Saioak asteartean arratsaldez eta ortziralean goizez eginen dituzte.

Hiru eta hamabi urte bitarteko haurrendako tailerrak eskainiko dira apirilaren 23an eta 26an, Aste Santu ondoko astearte eta ortziralean Bertiz Natur Parkean.

Apirilaren 23an, asteartean, 15:30etik 17:30era izanen da lehendabiziko txanda; 17:30etik 19:30era, berriz, bigarrena. Ortziralean, hilaren 26an, berriz, 10:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 14:00etara elkartuko dira. Tailerretan hainbat irudi eta material erabiliz beirateak egitea aurreikusi dute.

Aitzinetik edo, plaza librerik izanez gero, egunean bertan eman daiteke izena

Txanda bakoitzean, gehienez ere, hogei haur bilduko dira. Aitzinetik izena emateko 948 53 24 21 telefonora dei daiteke. Tokia izanez gero, egunean bertan ere apuntatu ahal izanen da. Bi euro ordaindu beharko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun