Bertiz Natur Parkeko argazki lehiaketa abian da

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 6a, 10:00
Bertizko Lorategi Historiko -Artistikoko kolorezko bizitza da lehiaketaren gaia.

Lanak ekainaren 5a, asteazkena, arte aurkez daitezke.

Bertiz Natur Parkeko III. argazki lehiaketa abian da dagoeneko. Argazkilaritza zaletasun duen edonork parte har dezake lehiaketan, adin mugarik gabe.

Bertizko Lorategi Historiko - Artistikoko kolorezko bizitza gaiari erantzunez, parte hartzen dutenek inguru ederrek sortzen dituzten giro bereziak adierazi beharko dituzte. Antolakuntzak lanak gordetzeko eskumena izanen du.

Epeak eta oinarriak

Parte-hartzaile bakoitzak berak egindako hiru lan aurkez ditzake, lehenagotik argitaratuak izan ez direnak. Formatu digitalean aurkeztu beharko dira (10Mb-eko gehienezko pisua eta 6Mb-ekoa gutxienezkoa), jpg formatuan eta 200-300 pulgadako erresoluzioarekin. 

Aukezteko tokiak

Lanak parkean dagoen Turismo Bulegoan entregatu ahal izanen dira (CD, DVD edo pen-drive batean) astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etarara eta igandetan 10:00etatik 14:00etara edo e.retratubertiz@gmail.com helbide elektronikora bidaliz.

Epaimahaiak aukeratutako argazkiaren jabeak 600 euro jasoko ditu eta bisitariek aukeratutakoarenak 300

Lanen identifikazioa NAN-aren bidez eginen da. Horrela bada, artxiboen izena NAN zenbakia eta izenburuak osatuko dute eta bertze orri batean eman beharreko datuak bilduko dira: izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa...

Sariak

Lanak bi kategorietan sarituko dira: epaimahaiak aukeratutako lanaren egileak 600 euro jasoko ditu eta bisitariek aukeratutako argazkiaren jabeak, berriz, 300.

Epaimahaia argazkilari profesionalek eta parkeko arduradunek osatuko dute. Aldez aurretik lanen aukeraketa eginen da eta 24 argazki geldituko dira epaimahai eta bisitarien bozketa-faserako. Argazkiak erakusgai izanen dira denboraldi batez Lorategi Historiko - Artistikoko erakusketa-aretoan. DIN A 4 formatuan erakutsiko dira.

Sari-banaketa iraileko Ate Irekien Eguneko ospakizunean izanen da, Bertizko Natur Parkean. Saritua adin txikikoa izanez gero, heldu batek lagunduta joan beharko da.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun