Berritutako plaza inauguratu dute Narbarten

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 1a, 07:00

Pasa den urtean, ehun urte bete zituenean, Narbarteko plaza berritu bazen ere, azken ukituak falta zituen, eta dena akituta eta denbora ederra lagun, martxoaren 30ean inauguratu zen. Apaizak bere bedeinkapena eman zion frontoi berriari, ondotik herriko dantzariak aurreskua dantzatu zuen. Gero pala partida jokatu zen herritarren artean. Alde batetik Ebaristo Telletxea eta Egoitz Gamio eta bertzetik Ismael Oteiza eta Dabid Albiasu. Partida arras berdindua izan zen. Azkenean David eta Ismaelek irabazi zuten 34-35. Inaugurazioa gustora akitzeko, luntxh herrikoia izan zen. Arratsalde polita, eta giro ederrean pasa zuten Narbartearrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun