Basoen Munduko Eguna ospatu dute bigarren urtez Bertizen

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 18a, 12:00

Hezkuntza eta Basoak. Basoa maitatzen ikasi ezazu! lelopean, bigarren urtez, pertsonen bizitzan oihanek duten garrantziaz gizarte kontzientziatu nahi izan dute

Basoen Munduko Egunaren harira, hainbat ekintza egin zituzten igandean Bertizko Natur Parkean. Hala nola, haurrentzako tailerrak, Aizkolegiko Jauregira bisita gidatuak mikrobusean goizez eta arratsaldez, hitzaldiak... Jesus Garitacelaya mendi ingeniariak Bertizko Jaurerriaren Basoaren 500 urteko historia solasaldi interesgarria eskaini zuen eta Luis Lansa eta Vicente Garroren eskutik, Bizitza oso bat zuhaitzez gozatzen argazki erakusketa ikusteko aukera ere izan zen. Horrez gain, lorategirako sarrera dohainik izan zen egun osoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun