Turismoari eta Bizikletari buruzko lehen Ederbidea Jardunaldia eginen dute martxoaren 12an Bertizen

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 11a, 15:45

Asteleheneko batzordearen bileran parte hartu duten erakundeetako ordezkariak, Bertizko jauregiaren atarian.

Bezperan, mugaz gaindiko proiektuaren gidatze batzordea bildu da Natur Parkeko jauregian 

Ederbidea, bizikleta mugikortasunerako mugaz gaindiko proiektuaren gidatrze batzordearen bilera hartu du Bertizko Natur Parkeko jauregiak martxoaren 11n. Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoko hamabi bazkide aritu dira elkarlanean, tartean Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoa, Plazaolako Partzuergo Turistikoa edo Cederna-Garalur elkartea. 

Bilera honetan aurkeztu dute martxoaren 12an Bertizen eginen den Ederbidea, turismoari eta bizikletari buruzko lehen jardunaldia. Nafarroako Gobernuko Turismo eta Komertzio Zuzendaritza Nagusiak antolatu du jardunaldia.

Bertzeak bertze, Ederbidea proiektuaren bidez, Baiona, Donostia eta Iruña lotuko dituen 240 kilometro bizikleta ibilbidea osatu nahi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun