Bertizko Jaurerriko historiari buruzko liburuaren aurkezpena eginen dute martxoaren 10ean Bertizen

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 7a, 17:00
Bertizko jaurerriko argazki historikoak ere biltzen ditu liburuak.

Igandean 12:00etan eskainiko dute Andoni Esparza egileak eta Isabel Elizalde kontseilariak.

Andoni Esparza Leibarrek Bertizko Jaurerriko historia liburua aurkezteko hitzaldia eskainiko du martxoaren 10ean, igandean, 12:00etan Bertizko Jaurerrian. Esparzarekin batera, Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria ere izanen da ekitaldian.

Hitzaldi-aurkezpena euskaraz izanen da. Bere liburuaren berrargitalpenaren aurkezpenaren bigarren zatia izanen da. Izan ere, lehenbizikoa irailean egin zuen Esparzak gaztelaniaz, Natur Parkeko Ate Irekien egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun