Giro ederra izan dute Narbarteko inauterietan. Herriko ttikienak heroiz mozorratu ziren eta ikusmira handia eragin zuten. Gurasoak lagun, baserriz baserri ibili ziren ostegunean. Gazteek ortziralean hasi zituzten inauteriak eta gisa guztietako mozorroak ikusi ahal izan ziren. Etxez etxeko buelta eta mahai-inguruan ez zen musikarik eta dantzarik falta izan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!