Malerreka Kantuz Legasan eginen dute martxoaren 2an

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 28a, 18:00

Legasan ibiliko dira larunbatean kantari.

Karrikaz karrika musika doinuak hedatuko dituzte

Hilabeteko lehen larunbatetako ohiturari eutsiz, Malerreka kantuz martxoaren 2an, larunbatean eginen dute Legasan, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak antolatua. Eguerdian plazan gelditu dira.

Legasako hitzorduaren ondotik, apirilaren 6an Beintza-Labaienen, maiatzaren 4an Saldiasen, ekainaren 1ean Sunbillan, eta udako atsedenaldiaren ondotik, urriaren 5ean Iturenen, azaroaren 2an Donamarian eta abenduaren 7an Donezteben izanen dituzte hitzorduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun