«Mexikon eta Narbarten pasatzen ditut Eguberriak»

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 1a, 12:51
Pili Migeltorena.

Pili Migeltorena. Narbarte.

«Batzuetan Mexikon eta bertzeetan Narbarten». Halaxe pasatzen ditu Migeltorenak Eguberriak. Izan ere, senarrarekin eta bi alabekin Narbarten bizi bada ere, eta gurasoak hemengoak izan, sortzez mexikarra da eta hori izaten da «urtean behin sorterrira bisita» egiteko arrazoi nagusia. Mexikon duen familiaren «falta» sentitzen duela aitortu digu, eta «Eguberrietan are gehiago» sumatzen omen du hutsune hori. Baina hemen ere «kontent» igarotzen ditu egun seinalatu horiek, «gustuko» duelako «familiarekin biltzea» eta Eguberrien aitzakian, «jaiotza paratzea, apaintzea eta gauza berritzaileak egitea» ere bai: «diseinu grafikoa ikasi nuen eta eskulanak egitea gustatzen zait».

Alaba zaharrenak hala eskatuta, aurtengo Eguberriak Narbarten pasatuko dituela erran digu: «Olentzerorekin karrikara aterako gara eta familian bildu eta otorduak eginen ditugu».

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun