Baztango Trilogiako filmen grabaketak eragina izanen du Bertizko Natur Parkean

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 10a, 14:43
Baztango Trilogian lan egiteko kastina.

Abenduaren 10etik 15era eta hilaren 20an grabaketak eginen dituzte 

Bertizko Natur Parkeak Nostromo Pictures SL ekoizlearekin, Dolores Redondoren Baztango Trilogiako filmeekin elkarlana burutuko du. Zehazki, zinematografia enpresak, Lorategi Historiko–Artistikoan eta Basoan  filmen zenbait eszena grabatzeko baimena eskatu du. Konkretuki “El legado de los huesos” eta “Ofrendas a la tormenta” filmeena. Baimena Natur Inguruneko Zerbitzuko Zuzendariaren urriaren 30eko 901/2018 ebazpenaren bidez eman zen. 

 

 

Filmatze datak 2018ko abenduaren 10etik 15erako astean paratuak dituzte. Abenduaren 20an ere grabatuko da. Grabaketen ondorioz, Natur Parkeko erabiltzaileei eragozpenak sortuko zaizkie; hau guztia, aparkalekutik Lorategi Historiko–Artistikoko eta Basoko sarreretan, baita baserrietan ere nabarituko da.  

Halere, ez dute Lorategi Historiko–Artistikoko eta Basoko sarrerak ixtea aurreikusi, sarbide murrizketak bakarrik izanen dira grabatzen den inguruetan.

Bertizko Natur Parkeko Zuzendaritzatik sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu dute. Hala ere, honen bitartez Bertizko Natur Parkea, Baztan–Bidasoaldea eta Nafarroa sustatzea laguntzen duela uste du, Foru Komunitatearen lelo turistikoarekin bat eginez; “Nafarroa, Zinema Lurraldea”.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun