Istripua izan da N-121-A errepidean, Legasa parean

Ttipi-Ttapa 2018ko azaroaren 22a

Autobus batek eta kamioi batek ezbeharra izan dute ortzegun goizean Legasa parean, Iruñerako norantzan. Hala ere, zorionez, ez da zauriturik izan eta autobusean zihoazen bidaiariak autobusez aldatu dituzte eta aitzinera segitu dute.

 

Istripua izan denean, Iruñerako trafikoa errepide zaharretik bideratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun