Isabel Elizaldek azpimarratu duenez, jarduera honen helburua natura, artea eta hezkuntza konektatzeak duen garrantziaz kontzientzia da, «zuhaitz ikusgarri bati bigarren bizitza bat emanez».
Iruñeko Arte Eskolak ‘Bizi berri bat Bertizko zedroarentzat’ proiektua gauzatu du eta 6.600 euroko aurrekontua izan dute. Zedroan jarri dituzten eskulturak animalienak dira: Hontza (Camilo Castaño Parra); SaiZuria (Luis Ascunce Ansorena); Garrapoa (Natxo Loyola Eraso); Hartza (Marta López Antón); Amilotx Mottoduna (Bea Itoiz Mugueta); Otsoa (Estefanía Rubio Alfaro); Azeria (Tasio López de Gereñu Chocarro) eta Hegaztia (Larraitz Ruiz Zeberio)