Jose Ramon Mitxeo Indakotxeari egokitu zaio erosketa txartela
Azken urteetako ohiturari eutsiz, aurten ere Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietan egutegia banatu zuten urte hasieran. Informazio interesgarria ematearekin batera, hiruhilabetetik behin egin diren zozketetan parte hartzeko aukera eman du egutegiak. Saria eskualdeko dendetan gastatzeko 300 euroko erosketa txartela da. 2018ko laugarren eta azken sariduna Gazteluko Jose Ramon Mitxeo Indakotxea izan da. Zozketa urriaren 2an egin zen eta Andoni Amutxastegi, hiri-hondakinen teknikaria, izan zen saria eskura emateko arduraduna, argazkian ikusten den moduan
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.