Lehena asteazkenean, urriaren 3an izanen da Lizarrako Fray Diego Zentroan, Lizarrako Erribera inguruan eskualde ziprinikolaz / Egako arroaz hitz egiteko. Hurrengo saioak urriko bertze lau asteazkenetan izanen dira, honako leku hauetan: urriaren 10ean, Bertizko Jauregian, Baztan-Bidasoa / Oria-Urumea kantauriar arroen inguruan; urriaren 17an, Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroan, Eska-Salazar / Irati-Erro Pirinioetako arroen gainean; urriaren 24an, Lourdes zentro zibikoan Erribera / Eskualde ziprinikolaren inguruan; eta urriaren 31n, Iruñean, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren egoitzan, Arga-Ultzama / Larraun-Basaburua / Eskualde ziprinikolaren inguruan. Saio guztiak 18:00etatik 20:00etara bitartekoak izango dira.
Ingurumenaren asmoa da bileren bitartez ibaiertzeko arrantzaleekin eta inguruneko pertsona interesatu guztiekin harreman gehiago izatea, arro bakoitzeko arazo ezberdinen eta zona bakoitzean eragina duten xehetasunen inguruan informazioa trukatze aldera. Halaber, topaketei esker, urteko Debekualdien Foru Agindua, adostuta egoten dena, zehaztu ahal izango da. Azkenik, Departamentuak arrantza-arloan burututako jarduerak eta laginketen emaitzak azalduko dira.