Goizez eta arratsaldez hainbat ekitaldi egin zituzten Bertizen. Landare exotikoek sortzen dituzten kalteen inguruko azalpenak eman dituzte eta ondotik, landare horiek kentzeko aukera izan dute boluntarioek. Markategi inguruan aurten zabaldu duten hegaztiak behatzeko etxolako (Hide) ateak ere zabaldu zituzten. Goiz eta arratsaldez, antzeztutako bisita gidatuak ere egin zituzten Emaitza antzerki taldearekin.
Eguerdian, Andoni Esparza Leibarrek solasaldia eskaini zuen Bertizko Jaurerriko Historia izenburupean. Gisa berean, Bertizko Jaurerria liburuaren hirugarren argitalpena aurkeztu zuten. Arratsaldean, animalia basatiekin egin den ingurumen tailerrean parte hartzeko aukera izanen zuten bisitariek Basabere taldearen eskutik. Eguna borobiltzeko, Doneztebeko Mendi abesbatzak kantaldia eskaini zuen.