Santa Leokadia bestak iraileko bigarren asteburuan

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 23a, 08:08

Larunbatean zopak izanen dituzte eta igande arratsaldea Hauspolariek taldeak girotuko du

Herriko bestak akituagatik, oraindik badute gozameneko aukerarik Legasan. Izan ere, irailaren 8an eta 9an Santa Leokadiako bestak izanen dituzte. Larunbatean 20:00etako altxaferoa lehertuko dira bestak eta segidan ezkil-hotsek girotuko dute herria.

 

21:00etan zopak izanen dituzte. Biharamunean, irailaren 9an, 11:00etako mezan bilduko dira. 13:00etan bazkalduta, arratsaldean, Hauspolariek taldearen eskutik, dantzaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun