Abuztuaren 28tik irailaren 2ra ospatuko dituzte Legasako bestak

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 22a, 07:29
Astearteko meza nagusiaren ondotik, dantzarien emanaldia izanen da herriko plazan

Zikiro jatea larunbatean, irailaren 1ean, izanen dute

Ortzegunean, 20:00etan, lehertuko dira bestak. Aitzinetik, ordea, izanen da mugimendurik herrian. Asteazkenean dantzarien emanaldiaz, luntxaz, erraldoiez, mus txapelketaz... gozatzeko aukera izanen dute herritarrek.

 

Abuztuak 28, asteartea

09:00 Argisoinuak. 11:00 Meza nagusia. Ondotik herriko dantzarien emanaldia herriko plazan. Segidan luntxa herriko elkartean. 18:00 Erraldoiak. 18:00 Mus txapelketa. 20:00etatik aitzinera Hauspolariek. 22:00 Zezensuzkoa.

Abuztuak 30, ortzeguna

15:00 Haurrendako ekintzak. 20:00 besteei hasiera emateko suziria Herriko Etxetik. Ondotik tanborrada eta buruhandiak herrian barna ibiliko dira. 21:00 Zopak Kattalin ostatuan. 01:00-05:00 DJ Jotatxo.

Abuztuak 31, ortziralea

09:00 Aurorak. Ondotik gosaria herriko plazan. 11:00 Haurrendako betiko jokoak. 12:00 Haurrendako krosa. 17:30 Trikitixa emanaldia. 20:00-22:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin. 22:00 Zezensuzkoa. Gauez dantzaldia Oharkabe taldearekin.

Irailak 1, larunbata

09:00 Argisoinuak. 11:30 Erraldoiak. 14:00 Zikiro jatea. Ondotik DJ Txingudi. Gauez dantzaldia Trikidantz
taldearekin.

Irailak 2, igandea

09:00 Argisoinuak. 11:00 Pilota partidak frontoian. 18:00 Gazte jokoak (lerro hauek idazterakoan zehaztu gabe). 19:00 Talo jatea. 20:00 Txamukos mariatxiak. 22:00 Zezensuzkoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun