Bertizen lanean ari diren boluntario gazteak bisitatu ditu Elizalde kontseilariak

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 27a, 15:44

Isabel Elizalde eta Ruben Goñi, Bertizen lanean ari diren boluntarioekin.

Bi astez hainbat lan egin dituzte 15 eta 17 urte bitarteko hogeita sei neska-mutilek

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, antolatuta, 50 lagun, bi taldetan, Lizarran eta Bertiz Natur Parkean dabiltza boluntario-lanetan bi asteotan. Uztailaren 27an, ortzirale goizean Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilariaren eta Ruben Goñi, Kiuriol eta Gaztediaren Nafarroako Institutuko zuzendariaren bisita jaso dute.

 

Bertizen dabiltzan 26 gazteak 15 eta 17 urte bitarte gaztetxoak dira eta moldaketa- eta mantentze-lanez arduratzen dira: bideak txukuntzeaz, lorategia mantentzeaz, zaborra biltzeaz edota margotzeaz arduratzen dira. Mantenimenduko lagunek bideratuta egiten dituzte lanak eta hilaren 30era bitarte Natur Parkean dagoen Zabala etxean daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun