50 lagunek bi boluntariotza-taldetan Lizarran eta Bertiz Natur Parkean lanean dihardute

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 22a, 09:50

Guztira 123 lagun, uztailean eta abuztuan, bortz boluntariotza-esparrutan dabiltza. Horietatik 25 Bertizen daude hilaren 30a arte

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, antolatuta, 50 lagun, bi taldetan, Lizarran eta Bertiz Natur Parkean dabiltza boluntario-lanetan.

Bertizen dabiltzanak 15 eta 17 urte bitarte gaztetxoak dira eta moldaketa- eta mantentze-lanez arduratzen dira: bideak txukuntzeaz, lorategia mantentzeaz, zaborra biltzeaz edota margotzeaz arduratzen dira. Mantenimenduko lagunek bideratuta egiten dituzte lanak eta hilaren 30era bitarte Natur Parkean dagoen Zabala etxean egonen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun