Goizean herriko lau gazteren artean pilota eta pala desafioa jokatuko dute. Ondotik, sagardo bazkaria eginen dute. Bazkariko kupel mugikorraren harat honatak segiko dituzte, txotx egiteko aukerarik galdu gabe. Bazkalondoa musikak alaituko du eta arratsaldean dantzaldia izanen dute. Egunari bukaera borobila emateko, berriz ere mahaiaren bueltan bilduko dira herritarrak.