Negozioetan erreleboa hartzeari buruzko jardunaldia eginen dute Bertizen apirilaren 24an

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 23a, 08:42

Jardunaldia horiek Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuak antolatu ditu Cederna Garalur Elkartearen eta Baztango Udalaren laguntzarekin

Apirilaren 24an, Nafarroako Mendialdean "Negozioetan erreleboa" hartzeari buruzko jardunaldia eginen dute Bertizko Natur Parkean, Dorotea aretoan. Parte hartzeko asmoa duten pertsonek izena eman dezakete Cederna Garalur Elkartearen web-orrian (www.cederna.eu), bertan ageri den galdera-sortari erantzunda.

Jardunaldietan izanen dira Maite Vaca eta Susana Mateache, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzukoak. Nafarroako Gobernuaren Lan Autonomoaren Plana eta horren barruko jarduera nagusiak aurkeztuko dituzte, baita ekintzailetzarako laguntzak eta Bolsa de Relevo de Negocios ere; Nafarroako Gobernuak berriki martxan jarri duen tresna berria da, Foru Erkidegoko enpresek jarraipena izatera bideratua. Poltsak martxan dauden negozioak saldu edo erosi nahi duten pertsonak harremanetan jartzen ditu, negozio horiei jabetza-aldaketa egiteko.

Bertzade, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean ekintzailetzari eta negozio-erreleboei ematen dien laguntzaren berri emanen du. Jardunaldian Berako 'Okane' eta 'Errotazar' harakinen testigantza izanen dugu, baita Anizko Jauregia landetxearena, Amaiurko Errotako Felipe Oiartzabalena, eta Lesakako Comercial Maria Jesus dendarena. Guztiek beren landa-negozioetan egindako erreleboaren berri emanen dute.

Hau Nafarroako Mendialderako programatutako negozioetako belaunaldi-erreleboei buruzko hirugarren jardunaldia da. Aitzineko bilerak Zangozan eta Altsasun izan ziren.

Jardunaldia horiek Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuak antolatu ditu Cederna Garalur Elkartearekin, Denok Bar Dendarien Federazioarekin eta Bertizko Jaurerria Natura Parkearekin lankidetzan.

 

Apirilaren 24ko egitaraua

12:00-12:15 Jardunaldiaren irekiera: Ibon Mimentza (Cederna-Garalur elkarteko kudeatzailea)

12:05-12:15 Nafarroako Lan Autonomoaren Planaren aurkezpena: Maite Vaca (Nafaroako Gobernuko Lan Zerbitzua)

12:15-12:30 Negozioen errelebo poltsa eta ekintzailetzari laguntzak: Susana Mateache (Lan Zerbitzua)

12:30-12:50: ekintzailetzari laguntzeko Zerbitzua: Marian Zestau (Cederna Garalur)

12:50-13:30 negozioen erreleboan esperientziak: Berako Okane harategia, Berako Errotazar harategia, Anizko Jauregia landetxea, Lesakako Comercial Maria Jesus eta Amaiurko Errotako Felipe Oiartzabal.

13:30-14:00 Networking otordua

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun