«Antolatuz gero, dena egin ahal da»

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 20a, 12:23

David Albiasu, Narbarteko gaztea

 

Nor da David Albiasu?
Narbarteko gazte alai, kirolari, bihurri eta saltseroa. Saltsa guztietako perrexila naiz! (irriz)

Pilota astinduz ikusi izan zaitugu...
Ttiki-ttikitatik gustatu izan zaidan kirola­ da pilota. Haurra nintzela, aitatxi eta osabak jokatzen ikusten nituen eta nik ere beraiekin jokatu nahi izaten nuen... Badakizu, nolako­ zura, halako ezpala! Zortzi urte ingururekin, Txaruta klubean federatu nintzen.

Kirola afizio izatetik ofizio izatera bidean...
Halaxe da, betitik hagitz kirolaria izan naiz eta gustuko tokian aldapa­rik ez dagoelako Kirol Zientzien gradua ikasten hasi nintzen Huescan. Argi nuen kirolarekin loturiko zerbait ikasi nahi nuela. Laugarren ikasturtea dut aurtengoa.

Bestaz besta ere ibiltzen omen zara...
Bai, bereziki herri ttikietako giroa gustatzen zait eta aukera dudan guztietan inguruko herrietara joateko aprobetxatzen dut.

Barraren bertze aldean ere ikusi izan zaitugu...
Badakizu, batzuk bestan ibiltzeko bertzeek lan egin behar izaten dugu. Hori da bizi-legea! (irriz). Baina egia erran gustura aritzen naiz.

Nola uztartzen da hori guztia?
Norbere burua antolatuz, denetarako denbora atera daiteke... Nahiko ongi antolatzen naiz, baina batzuetan presaka ibiltzen naiz harat honat.  

Hescan zaudela zer da faltan botatzen duzuna?
Hemengo euskal giroa, kultura, musika, lasaitasuna... Horrek ez du preziorik! Kanpora atera eta euskara ez adi­tzea ez da samurra.

Zer du Narbartek bertze herriek ez dutena?
Gazte kuadrilla ederra! Edozein bestara joateko gogoa duzunean bakarrik uzten ez zaituzten horietakoa (irriz). Hori baino hoberik ba al dago?

Zer falta zaio?
Falta... ez dakit falta ote zaion, baina frontoi edo kiroldegi eder bat ez litzaiguke gaizki etorriko.

­Asteburuko plan hoberena?
Herri giroaz, euskal musikaz, inguruko txokoez... gozatzea.   Astean zehar faltan botzatzen dudan hori asteburuetan egiten saiatzen naiz.

Amets bat?
Ingurukoen eta nire zoriontasunak denbora luzez irautearekin nahikoa dut, horrek zoriontsu egiten nau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun