Mende bat beranduago, frontoia zaharberritzeko asmoa agertu dute Bertizaranako Udalak eta Narbarteko herriak, Andres Etxenike eta Jose Manuel Juanotena alkateek jakinarazi dutenez. Horretarako, 25.000 euroko inbertsioa egitea aurreikusi dute eta erakunde bakoitzak erdibana ordainduko du. Lanak udarako akitzea espero dute eta, orduan, itxura berrituarekin ospatu nahi dute mendeurrena.
Andres Etxenike Bertizaranako alkateak plaza honetan sortutako hainbat pilotari gogoan ditu. Bertzeak bertze, Carmelo Berho eta Leontxo Arretxea (1940ko hamarkadan), Jose Huarte eta Pedro Ibargarai Pirelli edo gaur eguneko David Albiasu, Julen Iriarte eta Gorka Agirre, bertzeak bertze.