Basoen Nazioarteko Egunean hegaztiak behatzeko etxola estreinatu dute Bertizen

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 27a, 11:02
Zelatan egoteko beirak dituzten leihoak ditu hide-ak eta beirarik gabeko hiru irekiera argazkiak atera ahal izateko. Argazkia: Alicia Del Castillo

Markategi inguruan egin dute, 10.000 euro inguruko inbertsioarekin 

Nazioarteko Basoen Eguna ospatu dute martxoaren 21ean eta horren harira, Bertizko Natur Parkean ekitaldiak egin dituzte martxokoko hondarreko asteburuan. Zenbait hitzaldi eta tailerrekin batera, Bertizko Natur Parkeko Hide-aren inaugurazioa egin zuten, Markategi inguruan. Hain zuzen, hegaztiak begiratzeko eraikina da, ingurumen hezitzaileen eta argazkilarien laguntzaz diseinatu dena. 10.000 euroko inbertsioa egin dute horretarako. 

 

Etxola honi esker, ikasleek eta parkea bisitatzen dutenek aukera izanen dute basoko hegazti nagusiak zein diren ikasteko eta behatzeko. Egurrarekin eraiki da ormigoizko orubearen gainean, 4,5 m x 3,0 m-ko azalera du eta 2,15 m-ko altuera. Zelatan egoteko beirak dituzten leihoak ditu eta beirarik gabeko hiru irekiera argazkiak atera ahal izateko.

Oraindik, apirilaren 8ra arte Zuhaitz Zaharren Lagunen Elkarteak utzitako argazki erakusketa ikusteko aukera dago Bertizko Natur Parkeko Pedro Ciga aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun